Askatasuna BHIko Gizarte Zientzietako departamentutik DBH 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleekin elkartasun proiektu bat abiatu dugu, eta ikastetxe osora zabaldu nahi dugu. Aste honetan zehar ikasle batzuk gelaz gela pasatu dira zuen seme-alabei Gizakia Herritar – Paris 365 jantoki sozialaren helburuen berri ematera, eta justizia sozialaren aldeko ekimen honekin kolaboratzera animatzera. Ez baduzue ezagutzen, hemen duzue Paris 365 web orriaren esteka.


Krisi garai hauetan gero eta gehiago dira larritasun egoeran dauden pertsonak, bertakoak zein kanpotik etorritakoak, horien artean berriki iritsitako gazte migratuak, eta baliabide asko behar dira pertsona hauei elikadura duina bermatzeko haien egoera hobetu bitartean.
Beraz, animatzen zaituztegu datorren astean (martxoaren 11tik 15era) jangela zein despentsa solidarioa hornitzeko antolatu dugun elikagaien bilketan parte hartzera.

Hauek dira zuen seme-alabek ekar ditzaketen produktuak:
✓ Lekaleak, lehorrak zein kontserban
✓ Arroza, pasta,…
✓ Ekilore zein oliba olioa
✓ Higiene-produktuak: bizarra egiteko xaflak, aparra, gela, desodorantea

Mila esker aldez aurretik zuen kolaborazioarengatik.