Eskola Kontseilua hezkuntza komunitateko kide guztiek ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzeko organoa da.

Araudia

Kideak

Ikastetxeko Eskola Kontseiluko kideak hauek dira:

  1. Eskola Kontseiluko presidentea den ikastetxeko zuzendaria
  2. Ikasketa burua
  3. Klaustroak aukeratutako sei irakasle
  4. Ikasleriak aukeratutako hiru ikasle
  5. Gurasoek aukeratutako bi guraso eta Ilarrea Guraso-Elkarteak aukeratutako hirugarren guraso bat
  6. Administrazioko eta zerbitzuetako langile ordezkari bat
  7. Burlatako udalak aukeratutako zinegotzi bat
  8. Institutuko idazkaria. Eskola Kontseiluaren idazkaria izango da, hitz egiteko aukerarekin baina botorik gabe.

Kideak hautatzeko prozedura

Eskola Kontseiluko kideak lau urterako aukeratzen dira. Bi urtean behin hauteskundeak egiten dira guraso, irakasle, langile eta ikasleen erdiak berritzeko asmoz.

Eginkizunak

  1. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua ebaluatu eta onestea.
  2. Barne Arautegia onestea, eta behar denean, emendatu eta aldatzea.
  3. Urteko Programazio Orokorra ebaluatu eta onesteko kontuan hartuko diren irizpideak erabakitzea.
  4. Ikastetxearen emaitza akademikoak ezagutu, ebaluatu eta baloratzea.
  5. Ikastetxean burutzen diren jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko ekintzak eta jarduera bereziak zehaztu eta baimentzea. 
  6. Beste ikastetxeekin ondu ahal diren kultur, elkartruke eta hezkuntza hartu-emanak finkatzea.
  7. Ikastetxearen aurrekontu ekonomikoa kudeatu eta onestea.
  8. Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen irizpideen arabera,           ikastetxeko egutegia eta ordutegia onestea.
  9. Ikastetxeko zuzendariaren eta Zuzendaritza Taldearen aukeraketan laguntzea.
  10. Ikasleek dituzten eginbeharrak eta eskubideak bermatuak izan daitezen, sortzen diren elkarbizitza arazoak ebaluatu, eta larritasunaren arabera, eta behar denean, ondorioak ezartzea. 
  11. Ikastetxeko azpiegituren kontserbazioa bermatu, eta behar izanez gero, berregitea eskatzea.
  12. Garraioaren funtzionamendu zuzena lortzen saiatzea.