Eskaintza akademikoa 2024-2025

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Artearen Historia

Artearen Historia ikasgaiaren helburua da gertakari artistikoa bere alderdi eta dimentsio askotarikoan aztertzea, ez soilik ikuspegi historikotik –estiloak, lanak eta artistak kultura eta denbora aldetik testuin- guruan jarriz–, baizik eta giza adimenaren eta sormenaren adierazpen gisa ulertuta, inguratzen gaituen errealitatea ulertzen eta hobetzen ahalegintzen dena, arte hizkuntzaren eta jardueraren bitartez.

Enpresa eta Negozio-ereduen Diseinua

Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua irakasgaiaren helburua da ikasleek enpresetan sortzen diren arazoei ematen zaizkien erantzunak aztertu eta horien administrazio- eta kudeaketa-modu berriak ezagutzea, ikuspegi eguneratuarekin eta, batez ere, errealitatera egokituta.

Geografia

Geografiaren aztergaia espazio geografikoa da, eta haren helburua, berriz, lurralde hori denboran zehar modelatzen duten prozesu naturalak eta giza prozesuak ulertzea eta holistikoki azaltzea. Espazio- eta denbora-kontzientzia duten izaki gisa, pertsonek inguruko errealitatearen interpretazio hori behar dute, lurraldearen pertzepzio pertsonal eta kolektibotik eta bizi-esperientziak garatzen diren une eta egitura sozialetatik harago. Batxilergoko ikasgai honetan, azterketa geografikoaren eskala Espainia eta Nafarroa dira nagusiki, baina Europari eta munduari begiratzen dien ikuspegi baten barruan, zeina beharrezkoa baita mundu garaikidearen errealitateak ezagutzeko eta kritikoki baloratzeko.

Fisika

Batx 1. mailan ikusi ez diren gaiak lantzen dira: Grabitazioa, Elektromagnetismoa, Uhinak, Optika eta Fisika Modernoa. Ingenieritzetaz gain, medikuntza edo fisioterapia bezalako ikasketak egin nahi ezkero, gomendagarria den ikasgaia da.

Kimika

1. batxilergoko kimikan lortutako ezagutzetan sakontzea du helburu, pentsamendu zientifikoa garatuko duen ezagutza kimiko sakonagoa lortzeko. Ikasgaia 3 bloke nagusietan antolatzen da: atomoa, sistema periodikoa eta lotura kimikoa; erreakzio kimikoen alderdi aurreratuak (zinetika eta oreka kimikoa, azido-base erreakzioak eta erredox erreakzioak) eta kimika organikoa. 

Marrazketa Teknikoa II

Marrazketa Teknikoa I-ean landutakoari jarraiki, Marrazketa Teknikoa II-n aurrez aipatutako 3 multzoak lantzen dira modu sakonago batean. Gainera, multzo berria abiatzen da, Proiektua izenekoa, etapan eskuratutako trebetasunak biltzeko.

Laugarren multzoak –Proiektuak– xedea du ikaslea etapa osoan eskuratutako elementuak mugiaraztea eta elkar lotzea, eta horiek guztiak erabiltzea diseinu grafiko, industrial edo arkitektonikoarekin ikusteko duen proiektu erraz bat definitzeko beharrezkoak diren bozeto, krokis eta planoak bakarka nahiz taldeka prestatzeko eta aurkezteko.

Mugimendu Kultural eta Artistikoak

Batxilergoko 2. mailako Mugimendu Kultural eta Artistikoak ikasgaiak norberaren kultura ezagutzen laguntzen du, bai eta ikasleei prestakuntza integrala ematen die ere herritartasunaren balioetan, arte-adierazpenen aniztasunarekiko errespetuan eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzen.

Teknologia eta Ingeniaritza II

Batxiller 1. mailan ematen den Teknologia eta Infeniaritza I ikasgaiaren jarraipena da eta sakontzen da oinarrizko jakintza berdinetan,  ikaslea Goi Mailako Heziketa Ziklo batera  edo Ingenieritza batera bideratzeko.  Proiektuen bidez landutako jakintzak dira: Ikerketa eta garapen proiektuak, Materialak eta fabrikazioa, Sistema mekanikoak,  Sistema elektriko eta elektronikoak, Sistema informatikoak. Programazioa, Sistema automatikoak eta Teknologia jasangarria.

Adierazpen Artistikoan Sakontzen

Adierazpen Artistikoa I irakasgaian lortutako jakintza eta trebetasunak (objektiboak direnak)  Adierazpen Artistikoa II irakasgaiaren oinarria izanik eta orokorretik partikularrera joanez, bigarren kurtso honetan modu subjektiboagoan landuko dira sormen ahalmena garatuz aurretik eskuratutako ezagutzak beti ere ikaslearen gustu eta interesetara egokituz.

Arte Plastiko, Diseinu grafiko zein sormenarekin lotura duten ikasketetara bideratutako aukeragaia da Adierazpen Artistikoa.

Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak

Gai honen helburua enpresetan egiten diren administrazio- eta kudeaketa-eginkizunak aztertzea eta garatzea da. Enpresa-administrazioaren eta -kudeaketaren esparruan egindako eragiketen oinarrizko alderdiak aztertzen dira, gaiaren zati teoriko-praktikoaren ikuspegi erabat integratu eta globalizatuarekin.

English Practice, Projects and Films

Proiektuen metodologia aplikatuz ikasleek, ingelesa hobetzeaz gain egoerak erakagarriak eta aberasgarriak biziko dituzte, zentzu kritikoa lantzen. Besteen artean musika talde sortzea, liburu bat sustatzea, Masterclass bat ematea, asmatzailea, bloggera edo Erasmus irakaslea izatea. Film kluba ere!

Frantsesa II

1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Batxilergoan DBH-n landutakoaren jarraipena egiten dugu, ikasle bakoitzaren abiapuntua kontutan hartuz beti ere. 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.

IKT-n sakontzen

Ikasgai honen helburua IKTko edukietan sakontzea da, arreta berezia emanez gaur egungo eta etorkizuneko Teknologien gai garrantzitsuetako batzuk: Segurtasun informatikoa, Programazioa (Scratch, Arduino eta Phyton), Edukien zabaltzea (WordPress) eta Komunitate birtualak eta Sare sozialak. Ikasgaia proiektuen bidez burutuko da.

Jarduera Fisikoak

Bi helburu ditu irakasgai honek: alde batetik, jarraipena ematea derrigorrezko hezkuntzan egindako lanari eta landutako funtsezko erronkei, esate baterako, ikasleek bizimodu aktiboa sendotzea, kultur adierazpenez gozatzea, jarrera arduratsuak modu aktiboan garatzea eta mugimendu egoerak ebaztea. Elementu horiek lagungarriak dira ikasleak motrizitateari dagokionez konpetenteak izan daitezen.

Bestetik, ikasgaia ahaleginduko da jarduera fisiko eta kirol aukera multzo zabal bat aurkezten (kontutan izanda azkeneko hamarkadan mundu hau zenbat eta nola aldatu den), ikasleengana hurbiltzeko lanbide eta ikasketetarako aukera horiek, dela unibertsitatean dela lanbide heziketan edo kirol irakaskuntzetan landu daitezkeenak.

Psikologia

Psikologia irakasgaiak hainbat trebetasun eta ezagutza akademiko, teoriko eta praktiko finkatzen laguntzen du, baita oreka pertsonal eta sozialekoak ere. Hautazko irakasgaia da, ikasleen aldetik beti harrera ona izan duena eta ia heren batek azken urteetan aukeratu duena. Etorkizunari begira, bereziki interesgarria da magisteritza edo arlo soziosanitarioko graduak ikasi nahi dituztenentzat eta, jakina, Psikologiako gradua ikasi nahi dutenentzat.

Gainera, ikasturtean zehar, Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat animo-egoera (estresa, antsietatea, motibazioa edo motibazio eza) esperimentatuko dituzte eskakizun akademikoengatik. Egoera honen aurrean ikasgai hau interesgarria da egoera emozional hauek ulertzeko eta hauei  aurre egiteko tresnak irakasten siatzen garelako.