Aurreko asteburuan, apirilaren 27an, 4. DBH mailako Alasne Prieto, Mikel Igoa eta Izaskun Brau ikasleekin, Elhuyar Zientzia Azokara joan ginen. Azoka Iruñeko Baluarten ospatu zen eta gure taldeak Arga ibaian egindako Zuhaitzen Katalogoa aurkeztu zuen. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, beste ikastetxe batzuekin elkartu ginen eta zientzia proiektu desberdinak ikusi genituen.