Euskarabideak antolatuta, azken egun hauetan hainbat musikariren bisita izan dugu ikastetxean. Programa honen xede nagusia da ikasleek euskarazko musikariekin esperientziak izatea, zuzeneko musika gelan bertan gozatu ahal izateko; izan ere, horrek musikari zein euskal kulturari buruzko jakintza zabaldu eta adierazpen artistiko eta kultur adierazpenari buruzko interesa sustatuko du.

Jon Basaguren, Thierry Biscary, Mikel Inunziaga “Inun” eta Ibai Osinaga DBH 3 eta 4 zein Batxillergo 1. mailako gela desberdinetan beraien musika eta sormena erakustera sartu dira.