Pasa den ostegunean DBH 4. mailako ikasleen agurra egin genuen. Ekitaldi xumea baina hunkigarria izan zen. Hainbat ikaslek hitza hartu zuten eta beste batzuk kanta polit bat eskaini ziguten. Gero tutoreek orlak banatu zituzten.

Ikasle hauetako batzuk gurean jarraituko dute, Batxillergoa ikasten, baina beste askok toki ezberdinetan jarraituko dute bere ibilbide akademikoa. Primeran joatea espero dugu.

Uda ona opa dizuegu guztioi!