“Bikoteka irakurtzen” programa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien ikerketa talde batek egindako lanaren emaitza da (Leemos en pareja. Tutoría entre iguales para la competencia lectora. David Durán (Coord.). Horsori. 2011). Programaren helburua ikasleek irakurriaren ulermenean aurrera egitea da, testuak ulertzeko norberaren autonomia garatzeko estrategiak landuz, berdinen arteko lan kooperatiboa bultzatuz eta familien inplikazioa sustatuz.

     Edozein ikasketa prozesutan irakurriaren ulermenak duen garrantzaiz ohartuta, programa hau 2006-07 ikasturtean hasi ziren ezartzen, Kataluniako eskola gutxi batzuetan, baina, bai irakurriaren ulermenean eta bai bizikidetza eta aniztasunari dagokionez ematen zituen emaitza onak ikusita, azkenaldian indartuz joan da “Bikoteka irakurtzen” osatzen duten Kataluniako, Aragoiko, EAEko eta Nafarroako ikastetxeen sarea.

     Programa berritzailea, aberatsa eta emankorra izanik, gure ikastetxea aurten gehitu zaio sareari eta Bikoteka irakurtzen DBHko 1. mailan eta DBH3. mailako Hobekuntza Programan ezarriko da, euskara arloan, oso metodologia zehatz eta egituratu baten bidez.

     Horrela ba, testuen ulermenean aurrera egin eta elkarrekiko errespetua, aniztasuna, lan kooperatiboa eta familien inplikazioa bultzatuz, Askatasuna BHIko helburua hurrengo ikasturteetan programa aberastu, indartu eta finkatzea izango da.