Teknologia eta Ingenieritzako ikasleak Volkswagen lantegian bisitan egon dira gaur. Urtean zehar klaseetan ikasitako gauza asko bere ingurunean, industrian alegia, ikusteko aukera izan dute.

Lehenago aurkezpen bat egin digute eta bertan dagoen museo txiki bat ikusi dugu; bertan ekoitzitako auto modelo guztiak daude. Lantegi barruan ezin dira argazkiak egin, baina Prentsak, Txapa eta Muntaia taillerretan egon gara. Bertan txapari forma ematen dioten prentsak, txapa zati horiek errobotak nola soldatzen dituzten karrozeria osatzeko eta gero kotxe oso bat lortu arte pieza guztiak nola lotzen diren ikusi dugu. Materialak, pneumatika, elektrizitatea, robotika… dena uztartzen da fabrikazio prozesuan. Interesgarria benetan!