Eskaintza akademikoa 2023-2024

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Enpresarako Hastapenak

Ekintzailetza, helburu bat lortzeko aurrera eramaten diren ekintzak dira eta ekintzailea ideiak errealitate bilakatzeko gaitasuna duen pertsona da. Enpresa berri bat sortzea da edo jardunean dagoen enpresa baten barnean, negozio berri bat sortzea. Ikasgai honetan, ekintzaile on bat izateko oinarrizko ezagutzak ikusten dira eta enpresa-ideia modu praktikan lantzen da.

Frantsesa

1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz.  Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz. 

DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). . 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.

Teknologia Proiektuak

Teknologia ezagutza zientifikoaren aprobetxamendu praktikoa ahalbidetzen duten teorien eta tekniken multzotzat jotzen da; eta ikasgaiaren izaera instrumentala eta diziplinartekoa lagungarria da, oinarrizko irakaskuntza amaitzean, ikasleek lor ditzaten irteera‑profila osatzen duten konpetentziak, baita etaparen helburuak berenganatzeko ere.

Ikasgaiaren oinarrizko jakintzak hurrengo bloketan antolatzen dira: “Arazoak ebazteko prozesua”; “Ideien komunikazioa eta hedapena”; “Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika”; “Ikaskuntzaren ingurune pertsonalaren digitalizazioa” eta “Teknologia jasangarria”.

Kultura Klasikoa

Kultura Klasikoa irakasgaiaren bidez ikasleek nahikoa ongi ikasi behar dute zer ekarri dion mundu klasikoak Mendebaldeko zibilizazioari literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren alorretan, besteak beste, beren mundua hobeki ulertu ahal izan dezaten. Horrela kontzientzia historikoaren eta gaitasun kritikoaren oinarriak emanen zaizkie eta, aldi berean, europar nortasunaren osagai komun asko ezagutzeko aukera izanen dute. Ezagutza horiek, inondik ere, ikasleen kultura eta hizkuntza prestakuntza oinarrizkoa hobetzen lagunduko dute. Gainera, ikasleek edozein jakintza-alor humanistiko, zientifiko edo tekniko lantzeko tresna erabilgarriak erabiltzen ikasiko dute. 

Kultura Klasikoko edukietan ikasle guztiak hartu behar dira kontuan, edozein direlarik etorkizunean eginen dituzten ikasketak edo lan motak, eta beren hizkuntzaren, pentsamenduaren eta kulturaren sustraiak ezagutzeko aukera eman behar zaie, hain zuzen ere, mundu klasikoaren ezagutza orokor eta bateratua izateko aukera.

Zientzietako Laborategia

DBHko 3. mailako Zientzietako laborategia aukerako ikasgaia da, eta, beraz, ikasleen motibazioak funtsezko gaitasunak modu eraginkorragoan garatzea ahalbidetuko du.  Honen helburu nagusia, Ikasleei zientziaren ikuspegi bateratuagoa eta orokorragoa eskaintzea da, curriculumeko zientzia-arlo eta -diziplinetatik ikasitako kontzeptu zientifikoen artean erlazioak ezarriz, eta horien guztien alderdi metodologiko komunak azpimarratuz. Horrela, ikasleek ikasten duten guztia baliagarria eta gertukoa izatea lortu nahi da, ikasleengan interesa eta motibazioa pizteko aukera emanez.Hipotesiak egiteko eta datuak hartzeko oinarriak ezartzea, lortutako emaitzak grafikoen eta taulen bidez aurkeztea, ondorioak ateratzea eta iturri bibliografikoekin alderatzea, problemak ebazteko ezinbesteko urrats gisa.
Laborategiko tresnekin lan esperimentala egiteko edukiak eta trebetasunak garatzea, zientzia esperimentalen ariketa praktikoarekin lotutako prozedurak eta jarrerak eskuratzeko.

Konpetetzia Digitala

Gaitasun digitala (GD) informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sortzaile, kritiko eta segurua eskatzen duena da, lanarekin, enplegagarritasunarekin, ikaskuntzarekin, aisialdiaren erabilerarekin, gizarteratzearekin eta gizartean parte hartzearekin lotutako helburuak lortzeko.
Oinarrizko hizkuntza espezifikoarekin lotutako ezagutzak eskatzen ditu: testuala, zenbakizkoa, ikonikoa, bisuala, grafikoa eta soinuduna, bai eta deskodetzeko eta transferitzeko jarraibideak ere. Horrek aplikazio informatiko nagusiak ezagutzea dakar. Iturrietarako sarbidea eta informazioa prozesatzea ere badakar, baita mundu digitalean pertsonek dituzten eskubideak eta askatasunak ezagutzea ere.
Era berean, informazioa eskuratzearekin, komunikaziorako prozesatzearekin eta erabiltzearekin, edukiak sortzearekin, segurtasunarekin eta arazoak konpontzearekin lotutako hainbat trebetasun garatu behar ditu, testuinguru formaletan zein ez-formaletan eta informaletan. Pertsonak eskura dituen baliabide teknologikoak erabiltzeko gai izan behar du, benetako arazoak eraginkortasunez konpontzeko, bai eta informazio-iturri eta berrikuntza teknologiko berriak ebaluatzeko eta hautatzeko ere, agertzen diren heinean, zeregin edo helburu espezifikoei ekiteko duten erabilgarritasunaren arabera. 


Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.