Eskaintza akademikoa 2024-2025

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Matematika A

 “Matematika A” aukeran, lantzen dira problemak ebaztea, ikerketa eta eguneroko bizitzako egoeren analisi matematikoa. Beraz batxilergora joango ez diren ikasleek edo matematikarik gabeko batxilergoko ibilbide bat ikasiko dutenek  lantzeko moduko matematika.

Matematika B

 “Matematika B” aukeran, berriz, prozedura aljebraiko, geometriko, analitiko eta estatistikoetan sakontzen da, testuinguru matematikoak, zientifikoak eta sozialak txertatuta, batxilergoan matematika duen ibilbide bat aukeratzeko asmoa duten ikasleek  egin beharrekoa.

Adierazpen Artistikoa

Kode grafiakoak ezagutzea, hizkuntza grafikoa menderatzea, baloiestea eta pentsatzeko gaitasun-ahalmena garatu- barneratzea du xede inguratzen gaituen mundu bisual hau ulertzeko, ikuspegi kritikoz ebaluatzeko, sormema eta pentsamendu dibergentea garatzeko eta adierazpen eta komunikaziorako.

Jakintzak:            

  • Teknika grafiko plastikoak.
  • Argazkigintza, ikusizko hizkuntza, ikus-entzunezkoa eta multimedia.
  • Marrazketa teknikoa
Digitalizazioa

Ikasgai honek zenbait ikaskuntza erraztu nahi ditu, ikasleek teknologiak erabiltzeko konpetente izan daitezen, bai ikasteko inguruneetan eta gailuen kudeaketan, bai ongizate digitalaren sustapenean. Horri esker, ikasleek kontzientzia hartzen ahal dute eta identitate digital egokia eraiki. Ikasgaia diziplinartekoa izateak laguntzen du oinarrizko irakaskuntza amaitzean ikasleen irteera‑profileko funtsezko konpetentziak lortzen eta etapako helburuak eskuratzen.

Ikasgaia elkarren artean erlazionatuta dauden oinarrizko jakintzen lau bloketan antolatuta dago: “Gailu digitalak, sistema eragileak eta komunikazio sistemak”, “Ikasteko ingurune pertsonalaren digitalizazioa”, “Segurtasuna eta ongizate digitala” eta “Herritartasun digital kritikoa”.

Ekonomia eta Ekintzailetza

Ekonomia eta Ekintzailetza irakasgaiak lagundu egiten du ikasleek ezagutza ekonomikoak eta finantzarioak eskura ditzaten, informazioa jasotzeko eta banakako eta taldeko baliabideen kudeaketa egokia egiteko, haien bizi-kalitatea, aurrerapena eta gizarte-ongizatea hobetzen lagunduz.

Frantsesa

1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz.  Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz. 

DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). . 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.

Latina

Latina DBHko 4. mailako ikasleentzako ibilbide humanistikoko ikasgaia da, eta bere helburua jatorrian dagoen hizkuntza eta beste hizkuntza erromanikoak ikasten hastea da.

Latinaren presentziak mendebaldeko zibilizazioaren hizkuntza-, historia- eta kultura-oinarrien ezagutza ematen die ikasleei. Horregatik, interes handia dute beren ikasketak giza zientzietan, gizarte-zientzietan edo hizkuntzalaritzan sakontzea edo espezializatzea aukeratu duten ikasle guztien curriculuma taxutzeko.

Latina hizkuntza erromantze modernoen ikaskuntzari nekez ordezka dakiokeen laguntza da, eta hizkuntza horietako batzuk herrialdean hitz egindakoak dira.

Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala

Materiaren helburua da ikasleengan «espiritu ekintzailea eta bere buruarekiko konfiantza, parte-hartzea eta zentzu kritikoa, ekimen pertsonala eta ikasten ikasteko, planifikatzeko, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna» garatzen laguntzea.

Teknologia

Teknologia ikasgaiak, egungo gizarteak dituen desafioen eta erronka teknologikoen aurrean, herritartasun digitalen beharrei erantzuten laguntzen du. Ikasgaia elkarri lotuta dauden oinarrizko jakintzen lau bloketan antolatzen da: “Arazoak ebazteko prozesua”, “Operadore teknologikoak”, “Pentsamendu konputazionala, automatizazioa eta robotika” eta “Teknologia jasangarria”.

Ikasgaia konpetentzien eta praktikaren ikuspegi batetik, “eginez ikastea” ideian oinarritzen da eta proiektuen bidez burutzen da.

English Practice for B1

Hizkuntza eskolako programan gaudenez, mintza praktika hau bereiziki hizkuntza eskolako lortu behar den mailarekin lotuta dago. Agerian izenean dago, maila B1 dela. Bereziki ahoskera, baina irakurmena eta idazmena ere landuko da. Ikasgaia egiteko EZ DA BEHARREZKOA HIZKUNTZA ESKOLAKO PROGRAMAN IZATEA.

Filosofia

Filosofia irakasgaiak pentsamenduaren dimentsio eta aukera berriak deskubritzeko bidea irekitzen du. Gure buruaren, giza garapenaren eta inguratzen gaituen errealitate konplexuaren inguruko kezkak identifikatu, ordenatu eta era kritikoan gogoeta egiteko aukera eskaintzituen du, erronka pertsonal eta sozialei erantzuteko prestatuz.

Humanistiko-Ekonomiko sakontzen

Irakasgai honen bidez Latina eta Ekonomia eta ekintzailetza irakasgaietan hainbeste garatzen ez diren eduki garrantzitsuetan sakondu nahi da. Lehenengo kasuan, kultura klasikoari buruzko jakintzak dira, eta, bigarrenean, mikroekonomiaren eta makroekonomiaren alderdi orokorrei buruzkoak.

Mintzamena Lantzen

Hautazko honen helburua gure ikasleei ahozkoa lantzeko eta trebatzeko aukera eskaini eta bultzatzea da. 

Ikasle askok eta askok euskaraz aritzeko duten eremu bakarra institutua da eta bertako lan hizkuntza izateaz gain, komunikazio hizkuntza bihurtu nahi dugu, ikasleria euskara bere bizitzaren alor guztietan erabiltzeko gai izan dadin.

Bestetik, ikasleek irakasgai honetan NUHEOko B2ko ahozko azterketa prestatzeko aukera izango dute.

Zientzietan Sakontzen

Honakoa ibilbide zientifikoko ikasketak jorratuko dituzten ikasleei zuzendutako ikasgaia da. Bere helburua, ordu galeraren aurrean, batxilergorako edota zientziei lotutako lanbide heziketarako bidea (kimika laborategia, osasuna, elikagaien industria…) hartuko duten ikasleen oinarri zientifikoa sendotzea da, bai Fisika eta Kimikako ikasgaiari dagokionean baita Biologia eta Geologia ikasgaiari dagokionean ere. 


Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.