Eskaintza akademikoa 2023-2024

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Robotika

Hautazko irakasgaia honek gaitasun digitalen garapenetik haratago joan nahi du, sormenarekin eta arazoak konpontzeko estrategien plangintzarekin lotutako gaitasunak eskuratzean zentratzeko.

Emaitzak inplementatzeko eta tramankuluetan (hala nola robot txiki programagarriak) arazoak konpontzeko prozesu konputazionalak aplikatzeko aukerak, arazo bat konpontzeko soluzioak eta estrategiak kontrastatzeko eta berrikusteko ez ezik, ikasleen sormena eta irudimena ere sustatuko ditu.

Frantsesa

1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz. 

DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko. 

Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.

1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko. 


Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.