Gorputz Heziketako ikasgaian kirolaren praktika sustatzen da, besteak beste. Proiektu honek bat egiten du helburu horrekin eta beste espazio batzuk sortu nahi ditu kirolak dakartzan onurez gozatzeko. Horregatik, errekreo orduak eta ikastetxe bezala partekatzen ditugun beste momentu eta espazioak erabiliz, kirolaren sustapena bideratu nahi da: talde dinamikak, kolaborazioak, erronkak, espazio osasuntsu eta ludikoak ere sustatuz.

Helburuak horrela, Ikasleek kirol, jolas edota jarduera fisikoak praktikatuko dituzte jostaldian, baita Neguko eta Ihauteri jaialdietan ere, ikasleen parte hartzea bultzatuz.