Moskuko Lomonosov Unibertsitatean ikasleek euskara ikasteko aukera dute (Etxepare Institutua-ren bidez). Anitzak dira arrazoiak: batzuek hizkuntzalaritza ikasten dute; beste batzuek Espainiar Filologia ikasten dute eta hortik abiatuta ekiten diote hizkuntzari,… Hala ere, kasu guztietan interes berezia izaten dute hizkuntzarekiko eta gure inguruarekiko eta hori baliatu nahi genuen gure Askatasunako ikasleek ikus zezaten euskara eta euskal kultura atzerrian ere interesgarriak eta erakargarriak izan daitezkeela. Eta era honetan, euskararekiko duten ikuspegia zabal zezaten. 
Horregatik, egun Moskun irakurle den Leirerekin jarri ginen harremanetan eta zera prestatu genuen. Errusiako ikasleek galdera sorta bat prestatu zuten, guk beste bat  eta elkarri bidali genizkion. Ondoren, ikasleek, bai han bai hemen, galdera bat edo batzuk aukeratu behar zituzten eta bideo laburrak sortu galdera horien erantzunak emanez. Bideo horiek Instagrameko euskaraldiamunduan profilean argitaratu ziren eta orain muntaia modukoa prestatzeko asmoa dauka Leirek. 
Aurten denboraz larri ibili gara, baina egindakoa beste zerbaiten hasiera izatea gustatuko litzaiguke. Datorren ikasturteari begira beste zerbait prestatzea edo ikasleen hartuemana sustatzea, edo… 

Hortxe bi bideo adibide gixa:

  • Natalia Meteleva, B1 maila. Egin zitzaion galdera: Zein da zure idazle errusiarrik gustokoena?

  • Irina Bakhturina, A2 maila. Egin zitzaion galdera : Ezagutzen al duzu euskal musika talderik?