Otsailaren 25ean Batxilergoko 1. mailako Mundu Garaikidearen Historiaren ikasleek bi gazteren bisita izan zuten. Hunkituta gelditu ziren 16 urterekin Marokotik etorritako gazte baten bizipenak entzutean. Ussaren meritua eta ausardia azpimarratzeaz gain, asko eskertu zuten bere esperientzia gogorra hain modu hurbilean kontatzea. Anek, berriz, gazte etorkinak eta bertakoak elkar ezagutzeko aukera ematen duen Kabia proiektua aurkeztu zigun. Bertan ezagutu zuten elkar, eta garbi utzi ziguten zein aberasgarria den Lantxotegik antolatutako ekimen hau.



Eskerrik asko, Ane eta Ussa!