Azken urteotan bezala, gaur, hilak 18, Nerea Navarro eta Araitz Esteban, La Unica errugby taldeko jokalariak, ikastetxera etorri dira Kirol eta Jarduera Fisikoak ikasgaia egiten duten batx. 2. mailako ikasleekin saio teoriko-praktiko bat gauzatzera. Saio hau Nafar Gobernuak antolatzen duen “Nafarroako emakumezko kirolarien hitzaldiak zure ikastetxean” izeneko kanpaina barnean dago. Errugby eta emakumezko kirola izan dira landu diren gaiak.