Richard Weyndling eskoziar jatorriko kazetaria izan dugu gurekin DBH 4. eta Batxiller 1. mailetan Palestinaren inguruko hitzaldi bat emateko. Richard Palestinaren eskubideen aldeko militantea da, eta aspalditik BDZ (Israeli boikot, desinbertsioak eta zigorrak) kanpainan parte hartzen du.

Palestirrek jasaten duten okupazio eta apartheidaz hitz egin digu eta egun Gazan bizi den genozidio egoera begien aurrean jarri digu.