Youssef Taki Gaztela Mantxako artista gaztearen erakusketara joateko aukera izan genuen azaroaren 7, 8 eta 9an. Burlatako Kultur Etxeak aukera hori eskaini zigun, baita artista berarekin tailer bat egiteko ere.

Takiren ibilbidea oparoa izan da: Aniztasun Curricularreko ikaslea izan zen eta berak dioenez, honi esker lortu zuen DBH bukatzea. Batxilergo Artistikoa egin zuen ondoren eta bertatik Lanbide Heziketako Diseinuko Goimailako zikloa egin zuen. Ondoren, Arte Ederretan lizentziatu zen eta Master bat ere egin du. Gaur egun, marokoar jatorria duen 28 urteko artista gaztea ikertzailea da Gaztela Mantxako Unibertsitatean.