Batxilergoko 1. mailako IKT ikasgaiaren ikasleek Sarean Euskaraz ekimenaren zazpigarren edizioan hartu dute parte Iruñeko Baluarten urriaren 11n. Programa honen helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) esparruan euskararen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea da, euskarazko kultura digitala gazteen artean bultzatuz.

Iruñerriko 12 ikastexetako ikasleek parte hartu dute jardunaldi hauetan eta ekintzak 3 aretotan banatu dira:

  • Hitzaldiak: sarearen erabilera segurua eta 3.0 harremanen pribatutasuna.
  • Tailerrak:  musika-sorkuntza, bideo-mappinga, Android aplikazioen programazioa, Arduino eta robotika, 3D inprimagailuak, smartphone argazkigintza eta joko digitalak.
  • Egunean Behin lehiaketaren zuzeneko partidak.