Apirilaren 20an DBH 4. mailako ikasleek Sartagudako Memoriaren Parkean Belaunaldien Arteko Topaketan parte hartu zuten. Beste ikastetxeetako ikasleekin batera, Gerra Zibilean Nafarroan errepresioa sufritu zutenen omenez eta oroimenez eraikitako Memoriaren Parkea ezagutu zuten, eta errepresaliatuen senideen testigantza zuzenak entzun zituzten.