DBH2.mailako ikasleek “Euskaraz Bizitzeko Egonaldiak” programan parte hartu zuten azaroaren bukaeran. Euskaraz eta euskaran murgitzeko programa da eta Arantzan burutu zituzten jarduerak. Lortu diren helburuak anitzak izan dira: ikasleek euskaraz komunikatzeko gaitasunak handitu dituzte, euskara ikastetxetik kanpo ere erabiltzeko aukera izan dute inguru euskaldun eta natural batean eta, nola ez, elkarbizitza eta lagun arteko harremanak sendotu ahal izan dituzte. Itzela izan zen esperientzia. Baietz hurrengo ikasturtean ere!