Datorren APIRILAREN 28an Musika ikasgaitik herri mailan antolatu den “Musikatzen” ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Ekimen honen helburua hauxe da: herri desberdinetako zentroak kalera ateratzea beraien musikako ikasleekin, jendeari musika klaseetan lantzen dena erakusteko. Gure Institutuak honetan hartuko du parte eta datorren osteguna 28an KONTZERTU BEREZIA izango dugu klase orduan, 12:00etatik 13:00etara Burlatako Udaletxeko enparantzan.

Zehaztapen guztiak ezagutzeko hemen duzue gurasoei bidalitako informazioa.

Hemen dituzue ikasle batzuek prestatu dituzten kontzertu honen AUDIO IRAGARKIAK: