Apirilaren 6an DBH 4. mailako ikasleek Sartagudako Memoriaren Parkean belaunaldien arteko topaketan parte hartu zuten. Beste ikastetxeetako ikasleekin batera, Gerra Zibilean Nafarroan errepresioa sufritu zutenen omenez eta oroimenez eraikitako Memoriaren Parkea ezagutu zuten, eta errepresaliatuen senideen testigantza zuzenak entzun zituzten.

ASKATASUNA
Bigarren Hezkuntzako Institutua
Elizgibela z.g. 31600 BURLATA (Nafarroa)
Tel . 848 43 08 50 – Fax 848 43 08 54
iesaskat@educacion.navarra.es