Aurreko ostiralean, urtarrilak 14, Askatasuna Institutu DBH 1. mailako ikasleek bolerara eta izotz pistara ateraldi bat egin zuten. Goizeko 8:30tan oinez abiatu ziren Ikastetxetik eta Arga bidea jarraituz Uharteko Itaroaraino 9:20 iritsi ziren. Boleran partida batzuk jokatu eta gero, hamaiketakoa hartu eta izotz pistara pasa ziren. Bertan hango monitoreek proposatutako jarduerak egin zituzten.

Bukatzeko, 13:30etan bueltako bidea hasi zuten Ikastetxea oinez bueltatzeko eta 14:30rako iristeko.