Martxoak 8 ospatzeko Askatasunan jostaldi garaian ekitalditxo bat antolatu genuen. Hasteko, Talde Feministako bi ordezkarik, Leire Dorregarayk eta Usune Pascualek bi olerki irakurri zituzten. Gero Maite Menék, matematika irakasleak, abesti bat abestu zuen eta bukatzeko, elkarretaratze txiki bat antolatu zuten batxilergo 2. mailako ikasle batzuek. 

Honetaz aparte, erakusketa bat antolatu dugu ikastetxeko sarreran. Batxilergo 1. mailan IKT ikasgaia egiten duten ikasleek kartelak egin zituzten eta marrazketa artistikoko ikasleek “Aurpegien bidez, emakumeen indarra ezagutu” erakusketa eta arte lanak. Euskara Hobetzen ikasgaian emakume ezberdinen biografia laburrak osatu dituzte eta azkenik, DBH 4. mailan euskaran osaturiko “Emakume euskaldunak” deituriko aldizkaria ere irakurgai dugu.