Atarrabiako Batanean argarekin bidea egiten. 4 urte ibilguan blaiturik. Argak dakartzan uren osasuna ikertuz.

ARGAREKIN BIDEA EGITEN

Ederrak zure bazterrak

Ikaskuntza eta gozamen uneak

Zureak eta gureak

2016. urtean zurekin hasitako bidea

Emankorra eta xumea

Urteekin konturatu gara

Ezinbestean egin zaitugula gurea

Gure egunerokotasunean

Urtaro izeneko kapituluetan

Jakintza eta gozamena

Elkarrekin eskutik

Zurekin bidea egiten

Edo zuk gurekin?

Beti zure ondoan egonik

4 urteko sustraiekin

Gogorki gaituzu erroturik

Orain ezin izan zu gabe

Orain eskerrik asko

Ur iturri ezezik

Jakintza iturri zaren horri!

ASKATASUNA BHI