Abenduaren 16an, Burlatako Kultur Etxean, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Vencidos” antzezlana ikusteko aukera izan zuten, Memoria duten Eskolen programari esker. Pandemiaren eraginez, aurten oso zaila da gelatik kanpoko jarduerak egitea. Hala ere, behar bezalako neurriak hartuta, ikusi dugu posible dela ikasleak hain hezitzailea den antzerkira hurbiltzea. Antzezlana bera eta interpretazioak oso kalitate onekoak izan dira, eta istorioa, ikasle gazteenentzat konplikatua izan arren, oso baliagarria ikasturtean zehar landu nahi ditugun gaien inguruan (Gerra Zibila bereziki) hausnarketa egiteko.

Gainera, handik astebetera Otsoportillon aurkitutako Claudio Dieguezen gorpuzkiak bere alabari eman zizkieten, eta gelan berria ikusteko aukera izan genuen. Hunkigarria zen, eta antzezlanean ikusitakoaren gaurkotasunaren seinale.