2020 urteari agur esateko Guraso Elkartearen proposamenarekin taldeen arteko horma-irudi lehiaketa antolatu genuen. Gaia “Zer nahi duzu 2021erako?” zen eta gela bakoitzak horma-irudi bakarra aurkeztu behar zuen, parte-hartzaile bakoitzak bere zatia egin zuelarik.
Lanak polikiroldegian jarri genituen ikusgai eta etxera joan baino lehen ikasleek bozkatzeko aukera izan zuten. Talde irabazleak Eguberritako oporretatik itzultzerakoan ezagutzera emango dira.
Bestaldetik, gure “Loteria” berezia ospatu genuen batxilergo 1. mailako ikasle batzuen laguntzarekin.