Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, DBHko ikasleek tutoretzan gaia landu dute. Burlatako Udaleko Berdintasun Sailak proposaturiko jarduera aurrera eramanez, komiki ogitarteko formatuan beren leloak asmatu edo Berdintasun Sailak proposaturiko esaldi batzuk erabili dituzte. Ikastetxeko paretetan “ogitartekoak” eta urtero bezala, esku moreak zintzilikatu ditugu egun honi ikusgaitasuna emateko.