Joan den urtarrilaren 24an, Francisco Javier Falcone NUPeko irakasleak bisita egin zigun Iraultza Industrial Digitalari buruz hitz egiteko. Lehenik, lurrun-makinaren asmakuntzatik gaur egun arte industriak izan duen bilakaeraz hitz egin zuen, eta geroago Industria-Iraultza Digital hasiberriaren ezaugarriak azaldu zituen. Batxilergoko IKT ikasle guztiak joan ziren hitzaldira.