Urriaren 16an, Nicolás Kareaga Ciervide, podologoaren bisita izan genuen Askatasuna BH Institutoan. Nicolás Kareagak, Podólogos Kareaga Ciérvide kontsultan egiten du lan Tafallan eta horrelako formakuntza ematea eskatu genionean berehalakoan baietza jaso genuen. 

Batxilergo 1.go mailako Anatomia Aplikatuko ikasleek polikiroldegian jaso ahal izan zuten saio praktiko hau. Ikaslegoaren parte hartzeari esker, guztiontzat aberasgarria izan zen esperientzia. Eta errepikatzeko asmoa azaldu genion elkarri.

Ikaslegoak eskuragarri izango du , berari zalantza zehatzak galdetzeko aukera ere, posta elektroniko bidez.

Ikaslegoarentzat ikasitakoak praktikotasunean jartzea nolako garrantzitsua den jakinda, gure eskerrik beroenak Nicolasi, bere denbora oparitzeagatik. 

Hona hemen saioaren zenbait irudi: