Batxiller 1. maila ikasle talde batek elkartrukea egin du Norvegiako @sykkylvenvgs eskolako ikasleekin. Martxoaren 17an abiatu ziren eta astebete zoragarri eta esperientzia berriez betetakoa bizi dute. Lagun berriak egin dituzte eta ingelesa praktikatzeko aukera ederra izan dute. Aurora borealak ere ikusi dituzte! Hona hemen horren lekuko batzuk.