2020. urtean Institutuaren 25. urteurrena ospatuko da. Lehiaketa bat antolatu da gertaera horren logotipoa aukeratzeko.

Hauek dira lehiaketa horren arauak:

Nori zuzenduta: ikasle zein ikasle ohiei.

Logoan honakoa agertu behar da

  • Askatasuna BHI
  • 25 urte
  • 1995-2020
  • Tximeletaren logoari erreferentzia (Marrazkiari, formei, koloreei…. ). Hau da, nolabaiteko lotura izan behar du tximeletaren marrazkiarekin.

 Formatua eta entregatzeko modua

  • Eskuz egindako marrazkia (utzi atezaintzako “Logo lehiaketa” kutxan).
  • Formatu digitala (korreoa bidali: jsanche7@educacion.navarra.es).
  • Eskubideak: saritutako ikasleak lanaren eskubideak Institutuari ematea onartuko du. 

Saria

  • 25. urteurrenaren logoa bihurtzea  (Institutuaren kanpoko horman, karteletan, webgunean…).
  • 100 € material kulturalean.
  • Sari banaketa ekitaldi publikoan izango da.

Epea: Azaroaren 22a baino lehen.

Epaimahaia: 25. urteurrenaren antolaketa batzordea.