Urtarrilaren 31n Batxilergoko 1. mailako Mundu Garaikideko Historiako ikasleek hitzaldi berezi batean parte hartu zuten: Paris 365 futbol taldeko bi jokalarik (Abde eta Reduane), haien entrenatzaileak eta jantoki sozialaren ordezkari batek proiektuaren berri eman ziguten. Aukera paregabea izan genuen elkartasun proiektua eta, batez ere, bi gazte etorkinen bizi esperientziak ezagutzeko. Ikasleak haien testigantzekin hunkituta gelditu ziren. Espero dugu harremana mantentzea, futbol zein elkartasun arloetan.

Hemen duzue ere Berria egunkarian proiektu honen inguruan argitaratutakoa.