Pasa den ostiralean, maiatzak 27, batxilergoko 2. mailako graduazioa ospatu genuen. Hasteko, ikasle batzuek batukada bat egin zuten. Ondoren, irakasleen abesbatzak abestu zuen eta gero Zuzendariak, tutoreek eta ikasleek hitz egin zuten. Jarraian, ohorezko matrikulak eta orlak banatu ziren. Hemen duzue Zuzendariak egin zuen hitzaldia: Izenik gabe

Bukatzeko, ikasleek Kote irakasleari omenaldi txiki bat egin zioten aurten jubilatzen delako. Eskerrik asko guztiarengatik Kote!