Pasa den azaroaren 30etik abenduaren 5era, batxilergoko 2. mailako ikasleak,  institutuak antolaturiko ikasbidaiara joan ziren. Eguraldia lagun, bost egun horietan, Lisboa, Sintra, Cascais eta Coimbra bisitatzeko aukera izan zuten. Nekatuak baina bizipen eta oroitzapen zoragarriekin bueltatu ziren Burlatara.