Filosofia departamentuak, Batxilergoko 1. mailako irakasleekin lankidetzan, jarduera hau antolatu du eta pasa den apirilaren 29 eta 30ean Atapuercako aztarnategia, Arkeologia Esperimentaleko Zentroa (CAREX) eta Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoa bisitatzeko aukera izan dugu. Era berean, Burgosko Katedrala eta Toberako ur jauziak ere bisitatu ditugu.

Primeran pasa ditugu bi egun hauek!