Pasaden otsailaren 17an Inauteriak ospatu genituen, ohi bezala. Atsedenaldian ikasle eta irakasleak mozorrotu ziren eta Guraso Elkarteak banandutako txokolate goxoa hartu ondoren, mozorro desfilea egin zen kiroldegian. Talde batzuek koreografia ere prestatu zuten eta oso tarte atsegina eta dibertigarria pasa genuen. Bukatzeko, Txapeloa, Zortzikoa eta Martingala dantzatu ziren.