Psikologia ikasgaian, azterketa globalak pasa ondoren, Mindfulness saio bat prestatu dugu. Aste horretan bizitako estresa eta antsietatea kudeatzen ikasteko. Horretarako Dhyana elkarteko Antonio izeneko kidea etorri da eta ordu bateko saioa egin dugu. Alde batetik ikasi dugu non sortu zen Mindfulnessa eta beste alde batetik medikuntza txinatarrarekin lotutako Chi Kung teknikak praktikatu ditugu.