Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Euskara Atalak diseinatutako eta iaz abiatutako Sormen digitala irakasgaiak jarraipena izan du 2021-2022ko ikasturtean. Gazteen sormena eta irudimena landuz euskal kulturaren transmisioa errazten du xede ikasgaiak, ikasleen gaitasun digitala handitzearekin batera.

Lurralde osoko hamaika ikastetxek -DBH 2, 3 eta 4. mailetan- eskaini dute aurten ikasgaia eta ikasturtean barrena sormenean buru-belarri aritu dira. Esku artean duzuen aldizkari digital multimedia da egindako lanaren lagin txiki bat.