Gaur egungo beharrekin bat datozen irakaskuntza- eta ikaskuntza-espazioak sortzeko Hezkuntza Teknologiak eta IKT Azpiegituren Zerbitzutik “IKASNOVA GELAK” sortzeko proiektu bat aurkezteko aukera jaso genuen. Aurkeztu, eta lortu!

Nafarroako beste ikastetxeetako hainbat proposamenen artean ASKATASUNA BHIkoa aukeratua izan da. Hortaz, ikasgela berriak izango ditugu 2022-2023 ikasturterako:  lankidetza-lana, irakaskuntza partekatua, funtsezko gaitasunen garapena eta teknologiaren integrazioa errazteko espazioak izanen dira, besteak beste. 

Aurreikuspenen arabera, udan zehar gelak sortzeko lanak egingo dituzte.

Ikasnova gela baten eredu bat