Abenduaren 22an Askatasunan neguko jaialdia ospatu da . Aurten hiru motatako tailerrak antolatu dira: zientzia (escape room eta magia zenbakiekin), sormena (papiroflexia, musika eta bertsolaritza), eta gorputza (zumba eta gaileta tailerra). Horretaz gain, mahai-tenisa txapelketa, herri kirolak eta txistor jatea egin da.

Goiza amaitzeko, irakasleen kahoota egin da, eta talde guztiek aldi berean hartu dute parte, bakoitzak bere ikasgelatik.

Egun horren irudiak eta bideoak ikusi nahi badituzu klikatu beheko irudiaren gainean.