Hamar bat urte eman baititut

Askata institutuan

Zenbat ikasle ta irakasle

Gorde ditudan gogoan

Eskerrik asko aldarrikatu

Nahi nuke zintzo orduan

Zuekin pozik eta gustora

Sentitu naiz segituan

Askatasuna institutua

izen polita benetan

Euskaraz hezten saiatzen gara

Nahiz ta kostatu anitzetan

Irakasle gazte zaren hori

Zauden klase guztietan

Goza ezazu irakasten ta

Pazientzia hainbestetan

Azken bertsoa jadanik hasi

Ta etorri zaizkit malkoak

Pena handia ematen baitit

Egin beharreko agurrak

Benetan harro izanen naiz ni

Hemen pasatu izanak

Denetarik eman baitidate

Ahaztu ezinezkoak

JUANJO MORENO SETUAIN


Eskerrik asko eman duzun guztiarengatik.

Faltan botako zaitugu!