“Epicentros de Lectura” liburutegiek antolatutako programa bat da, Hezkuntza Departamentuaren lankidetzarekin, irakurzaletasuna zabaltzeko. DBH eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasle batzuek parte hartu dute ikasturte osoan zehar, eta ekainaren 12an Barañaingo Auditorioan ospatu zuten azken topaketa.