ATXIKI GABEKO IKASLE BERRIAK

Askatasuna BHI institutuan edo atxikitutako ikastetxetan ez dauden ikasleek onarpen prozesua jarraitu behar dute.

  • Matrikulazio epea: maiatzaren 24tik 28ra 
  • Ezohiko matrikulazio epea: abuztuaren 26-27. (174/2021 Ebazpenean adierazitako salbuespenezko kasuetarako bakarrik) 

174/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesurako deialdia egin eta garatzen duena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egiteko 2021-2022 ikasturtean.

AURREINSKRIPZIOAREN AURKEZPENA

Telematikoki (ahal bada)

Matrikula prozesu osoa Educa bidez egingo da. Dokumentu honetan aurki daitezke plataforman sartzeko argibideak.

Matrikula prozesu osorako argibideak aldiz beste esteka honetan aurki daitezke.

Ikastetxera etorrita

Dokumentazioa Askatasuna institutuko bulegoan ematen eta aurkezten da.

ATXIKITZEKO DOKUMENTAZIOA

MATRIKULAZIOA

Behin betiko onarpen-zerrenda argitaratu ondoren, automatikoki egingo da ezarritako epean.