Galderen barruan nahastu

Aukera hau gaituz gero, ikasleak galdetegiari erantzuten dion bakoitzean, galdera bakoitzaren atalak ausaz nahastuko dira. Horretarako, jakina, galdetegiaren ezarpenetan erantzunak nahasteak ere gaituta egon behar du.

Helburua ikasleei elkarri kopiatzea zailago bihurtzea da.

Aukera hau hainbat atal dituzten gelderen kasuan baino ezin da aplikatu, aukera anitzekoetan eta enuntziatuak lotzekoetan, kasu. Lehenengo kasuan, erantzunen ordena nahastuko da egindako aukera "Bai" izan denean. Bigarrenean, erantzunak beti nahasten dira; ezarpen honek zehaztuko du galdera-erantzuna bikoteak ere nahastuko diren ala ez.

Aukera honek ez du ausazko galderekin zerikusirik.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English