Sare-helbidea behar du

Aukerako eremua da.

Galdetegia azpisare partikular batean bakarrik egon daiteke eskura, tokiko sare batean (LAN), adibidez; horretarako, IP helbideen zerrenda egin behar dugu, helbideak komekin banatuta.

Hori galdetegia babesteko eta ikasgela edo sare batetik bakarrik erantzuten dela bermatzeko erabil daiteke.

Adibidez:192.168. , 231.54.211.0/20, 231.3.56.211

Hiru zenbaki-mota erabil ditzakegu (ezin ditugu testuan oinarritutako domeinuak erabili; adibidea.com, esaterako):

  1. Ordenagailu bakar bati (edo Proxy) lotutako IP helbide osoak (adibidez: 192.168.10.1).
  2. Zenbaki horiekin hasten diren edozein sareri lotutako helbide partzialak (esaterako: 192.168).
  3. CIDR notazioa (adibidez: 231.54.211.0/20) azpisareak zehatzago gaitzeko.

Zuriuneak ez dira aintzat hartzen.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English