Nola sortu galdera berriak

Galdera-mota ezberdinak gehitu ditzakezu kategoria batean:

Aukera anitzak

    Galderari erantzuteko (irudia izan dezakeena) ikaleak aukera ezberdinen artean hautatzen du. Aukera anitzeko bi galdera-mota daude: erantzun bakarrekoa era erantzun anitzekoa.

Informazio gehiago aukera anitzeko galderei buruz

Erantzun laburra

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena), ikasleak hitz edo esaldi bat idatzi behar du. Erantzun zuzen ezberdinak egon daitezke, eta kalifikazio ezberdinak. Letra larrien eta xeheen artean bereiztea aukerazkoa da.

Zenbakizkoa

    Ikaslearen ikuspuntutik, zenbakizko galdera eta erantzun laburrekoa oso antzekoak dira. Aldea ondokoan da: zenbakizko galdera zenbakia izanda, errore-marjina onartzen du. Horrek erantzun zuzenen hein jarraia egitea ahalbidetzen du. 

    Informazio gehiago zenbakizko galderei buruz

Egia/Gezurra

    Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena), ikasleak bi aukeren artean hautatzen du: Egia ala Gezurra.

Enuntziatuak lotu

Galdera txertatuak (Cloze)

Erantzun laburrak ausaz lotu

Ausazko galderak

    Galdera-kopuru bat hautatzeko aukera ematen du, eta ikasleak horien arteko batzuk ausaz jasoko ditu azterketa-saiakera bakoitzean.

Deskribapena

    Formatu hau ez da benetako galdera. Testu bat baino ez du bistaratzen (eta nahi izanez gero, grafikoren bat) erantzun beharrik izan gabe. Erabilgarria izan daiteke, esaterako, galdetegi baten aurretik informazioa emateko.

    Informazio gehiago deskribapen erako galderei buruz

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English