Feedback orokorra

Feedback orokorra galdetegiaren saiakera bat osatu ondoren ikasleari erakutsiko zaion testua da. Erakutsitako testua ikasleak lortutako kalifikazioaren araberakoa izan daiteke.

Adibidez, hau sartzen baduzu:

Muga-kalifikazioa: 100%
Feedback-a: Oso ondo
Muga-kalifikazioa: 40%
Feedback-a: Asteburu honetan birpasatu egin beharko duzu
...
Muga-kalifikazioa: 0%

%100 eta %40 arteko kalifikazioa lortzen duen ikasleak "Oso ondo" mezua ikusiko du, eta %39,99 eta %0 arteko kalifikazioa lortzen duenak, berriz, beste mezua ikusiko du. Horrela, muga-kalifikazioek kalifikazio-mailak ezartzen dituzte, eta bakoitzaren feedback-katea dagokion mailako puntuazioetarako erakutsiko da.

Muga-kalifikazioak ehunekotan ezar daitezke, "% 31.41%" adibidez, edo zenbaki batekin, "7" adibidez. Zure galdetegiak 10ekoa bada, 7ko muga-kalifikazioak 10etik 7 edo gehiago esan nahi du.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English