"GIFT" formatuko artxiboak inportatu

GIFT formatua eskura dagoen osatuena da testu-artxibo batetik sorta baten galderak inportatzeko.  Aukera asko ditu, hala nola: egia/gezurra, erantzun laburra, kointzidentzia-jokoa eta zenbakizko galderak, eta baita _______-ren txertaketa ere "hutsuneak bete" izeneko formaturako. Testu-artxibo sinple batean galdera-mota batzuk nahas daitezke, zeren formatu honek iruzkin-lerroei, galderen izenei, ikaslearen erantzun automatikoari eta portzentajeen bidezko kalifikazioei eusten baitie.

GALDERA-MOTAK

Aukera anitzekoak:
Aukera anitzeko galderetan erantzun okerrek (~) marka daramate  aurrizki gisa; zuzenek berdintasun-ikurra (=).

    Zenbat alde ditu karratu batek?{~bi ~hiru =lau}

Osatu formatuak betetzeko lerro zuri bat (honelakoa:_____) sartzen du automatikoki esaldiaren erdian. Osatu formatua erabiltzeko, jarri erantzuna osatzeko lerroa agertzea nahi duzun lekuan.

     Karratuak {~hiru =lau ~bost} alde ditu.

Erantzuna puntua baino lehen badago, "Osatu" formatuan osatzeko lerro bat sartuko da. Formatu honetan era guztietako galderak idatz daitezke.

Galderak bereizteko lerro zuri bat (orga-itzulera bikoitza) utzi behar da beti. Argitasuna dela-eta, galderak bereiztutako edo koska jarritako lerroetan idatz daitezke. Adibidez:

�� ��Kolonek 1942ko {
�������� ~abuztuaren
�������� ~irailaren
�������� =urriaren
�������� 12an aurkitu zuen Amerika.
���� 
�����Nongoak dira, jatorriz, karaktere japoniarrak? {
�������� ~India
�������� =Txina
�������� ~Korea
�������� ~Egipto}

Erantzun motza:
�Erantzun motza� motako erantzunen aurretik berdintasun-ikurra (=) jarri behar da, erantzun guztiak zuzenak direlako adierazteko. Ez du azentu-markadun erantzunik egon behar.

���� Zein da gizakiaren lagunik onena? {=zakurra =ora}
 
���� Bi gehi bi {=lau =4}.

Erantzun motz zuzen bakarra badago, ez du berdintasun-ikurrik behar, egia-gezurra motako erantzunekin ez nahasteko.

Egia-gezurra:
Horrelako galderetan, erantzuna da esaldia egiazkoa ala gezurrezkoa den. Erantzuna honela idatzi behar da: {TRUE} edo {FALSE}, edo laburrago {T} edo {F}.

���� Afrika Kolonek aurkitu zuen.{F}
 
���� Eguzkia ekialdetik irteten da.{T}

Parekatzea:
Benetako bikoteek berdintasun-ikurra (=) dute aurretik eta sinbolo honekin banatzen dira: ->. Benetako hiru bikote egon behar dute, gutxienez.

���� Bateragarritasun-galderak. {
�������� =azpigaldera1 -> azpierantzuna1
�������� =azpigaldera2 -> azpierantzuna2
�������� =azpigaldera3 -> azpierantzuna3
�������� }
���� 
�����Markatu hiriburuak dagozkien herrialdeekin. {
�������� =Kanada -> Ottawa
�������� =Italia-> Erroma
�������� =Japonia-> Tokio
�������� =India-> New Delhi
�������� }

Bateragarritasun-galderek ez dituzte onartzen erantzun automatikoak eta portzentajeen araberako erantzunak.

Zenbakizkoak:
Zenbakizko galderen atalak # ikurrarekin hasi behar du. Zenbakizko erantzunek errore-marjina bat izan dezakete; marjina hori erantzun zuzenaren ondoren idazten da, bi puntuekin (:) banatuta. Hala, erantzuna 1,5 eta 2,5 bitartekoa bada, honela idatzi behar da: {#2:0.5}. Horrek esan nahi du 2 erantzun zuzena dela 0,5eko marjinarekin. (hau da, marjina 1,5 eta 2,5 bitartekoa da). Errorerik zehazten ez bada, zero denaren seinale.

���� Noiz aurkitu zuten Amerika? {#1492}
 
���� Ze balio du Pik (hiru hamartarrekin)? 
�������������� {#3.1415:0.0005}.

Nahi izanez gero, zenbakizko erantzunak tarte gisa idatz daitezke, formatu honekin: {Gutxieneko balioa.Gehieneko balioa}.

���� Ze balio du Pik (hiru hamartarrekin)? 
�������������� {#3.141..3.142}.

Moodle programako nabigatzailearen interfazeak ez ditu onartzen zenbakizko erantzun anitzak, bai Moodle eta GIFT barne-kodeak, ordea. Hori erabil daiteke zenbakizko tarte anitzak zehazteko eta, batez ere, neurtutako portzentaje-kalifikazioekin konbinatzen denean. Erantzun bat baino gehiago jartzen badira, berdintasun-ikurrarekin banatu behar dira, erantzun motzeko galderak bezala.

���� Noiz aurkitu zuten Amerika? {#
�������� =1492:0
�������� =%50%1492:2}

Moodle programako nabigatzailearen GUIk zenbakizko galderetan erantzun anitzak onartzen ez dituenez, Moodle programarekin ezin dira ez ikusi, ez editatu. Hasieratik zenbakizko erantzuna aldatzeko modu bakarra galdera ezabatzea eta berriz inportatzea da (edo phpMyAdmin moduko zerbait erabiltzea).

AUKERAK

Oinarrizko galdera horiez gain, iragazki horrek aukera hauek ematen ditu: Iruzkin-lerroak, galderaren izena, ikaslearentzako erantzun automatikoa eta portzentaje-galderaren pisua.

Iruzkin-lerroa:
Moodle programarekin inportatzen ez diren iruzkinak testu-artxiboan sar daitezke. Lerro horiek galderen inguruko goiburuak edo informazio-osagarria izateko balio dezakete. Barra etzanarekin ("//", tabuladoreak eta zuriuneak ez dira aintzat hartzen) hasten diren lerroak iragazkiak baztertu egingo ditu.

���� // azpi-goiburua: Zenbakizko galderak� 
�����Zenbat da bi gehi bi?{#4}

Galderaren izena:
Galderaren izena hasieran zehazten da, bi puntuen ikurrekin itxita: . ::Kanjiren jatorria::Nongoak dira, jatorriz, karaktere japoniarrak?{=Txina} ::Esker on eguna::Estatu Batuetan esker on eguna ospatzen den jaieguna, hau da, azaroko {~bigarren ~hirugarren =laugarren} osteguna.

Galderaren izena zehazten ez bada, galdera osoa izentzat hartuko da.

Ikaslearentzako erantzun automatikoa:
Erantzun horiek ikaslearen erantzun bakoitzean eman daitezke; ikaslearen erantzunaren ondoren # ikurra eta nahi den erantzuna jarri behar dira.

     Zein da aukera anitz hauen erantzuna?{
     ~Erantzun okerra#Erantzuna-erantzun okerraren gaineko iruzkina
     ~Beste erantzun oker bat#Erantzuna-erantzun okerraren gaineko iruzkina.
     =Erantzun zuzena#Oso ondo!}
    
     Nork aurkitu zuen Amerika?{
     =Kolonek#Bikain!
     =Kristobal Kolonek#Bikain!}
    
     Amerika Napoleonek aurkitu zuen.{FALSE#�Ez, astoa!}

Aukera anitzeko galderetan, agertzen den erantzun automatikoa ikasleak markatutako aukerari dagokiona da, bakarrik. Erantzun motzeko galderetan, erantzun automatikoa agertzen da, bakarrik, ikasleak erantzun zuzena ematen duenean.. Egia-gezurra erako galderetan, inportatutako erantzun automatikoa gorde egiten da, ikasleek erantzun okerra ematen dutenerako. Hala, goiko azken adibidean, ikasleek erantzun automatikoa ikusiko dute, bakarrik, Egia erantzuten badute.

Erantzunen portzentaje-pisuak:
Erantzunen portzentaje-pisuak aukera askeko eta erantzun motzeko galderetan erabil daitezke. Pisu horiek azentu-markaren ondoren (aukera anitzen kasuan) edo berdintasun-ikurraren ondoren (erantzun motzetan) jar daitezke, neurketa-portzentajea portzentaje-ikurren artean jarrita (adibidez: %50%). Aukera hori iruzkinekin eta erantzun automatikoekin konbina daiteke.

     Galdera zaila.{~Erantzun okerra ~%50%Gutxi gorabeherako erantzuna =erantzun
������� zuzen osoa}
         
     ::Jesusen herria::Jesus herri honetakoa zen:{
     ~Jerusalem#Hiri hori garrantzitsua zen, baina ez da erantzun zuzen.
     ~%25%Belen#Han jaio zen, baina ez zen han hazi.
     ~%50%Galilea#Izen zaitez zehatzagoa.
     =Nazaret#�Bai! Bai horixe!}.
    
     ::Jesusen herria:: Jesus herri honetako zen {
     =Nazaret#�Bai! Bai horixe!.
     =%75%Nazeret#Bai, baina gaizki idatzi duzu.
     ~%25%Belen#Han jaio zen, baina ez zen han hazi.}

Azken bi adibideetako galdera berbera da, lehena aukera anitzekoa eta bigarrena erantzun motzekoa.

Nabigatzailearen interfazea medio eskuragarri ez dauden erantzun zuzenei pisu-portzentajeak egokitzeko aukera dago. Erantzun bakoitzaren �pisu� edo neurketa horiek zuzen kalkulatuko dira (inportatutakoan egokitutako balioaren arabera) eta azterketa egiten duten ikasleen begietara arruntak izango dira. Baina �neurketa� horiek ez dira behar bezala agertuko irakasleek editatzen dituztenean Moodle programaren galdera-editorearen interfazea medio. Goitik beherako menuan aurretik zehaztutako balio batzuk bakarrik onartzen ditu eta galderaren neurketa ez badator bat aurrez zehaztutako balio horietakoren batekin, balioak ez dira behar bezala agertuko. Galdera nabigatzailearen interfazea medio editatzen bada, erantzunaren pisuaren balioaren ordez azaldutakoa jarriko da.

Erantzun anitzak:
Erantzun anitzak erabiltzen dira aukera anitzeko galderetan bi erantzun edo gehiago aukeratu nahi direnean, puntuazio altuena lortze aldera. Erantzun anitzen aukera gaituta egongo da erantzun anitzei pisu partzialak egokitutakoan; erantzunei ez zaie �zuzen� izaera egokitzen.

     Ze balio izan ditzake 4ren bigarren erroak?{
          ~zero
          ~%50%2
          ~%50%-2
          ~sei }

Erantzunean ez dago berdintasun-ikurrik; erantzunek, gehienez, %100 balio dezakete, bestela Moodle programak errorea bueltatuko du. Ikasleek erantzun guztietan klik eginez %100 lortzea ekiditeko, erantzun okerretarako erantzun-pisu negatiboak jartzea komeni da.

     Ze balio izan ditzake 4ren bigarren erroak?{
          ~%-50%zero
          ~%50%2
          ~%50%-2
          ~%-50%sei }

Beste aukera batzuk:
Beste aukera batzuk ere badaude eskuragarri; horretarako gift/format.php delakoan inportazio-iragazkia zuzenean editatu behar da.

Erantzun motzeko galderek letra larriak eta letra xeheak aintzat har ditzakete; horretarako, lerro honetan 0 zenbakiaren ordez 1 jarri behar da:
$question->usecase = 0; // Larriak/xeheak baztertu

ARAZOAK KONPONTZEA

Artxiboaren testuaren kodetzeak Moodle programaren instalazioaren berbera izan behar du.

Galderen adibideak (ingelesez) hemen dituzue: gift/examples.txt.

KREDITUAK

Iragazki hau Moodle komunitateko kide askoren lankidetzari esker idatzi genuen; oinarria �galdutako hitza� formatua da, hari Martin Dougiamas, Thomas Robb eta beste batzuen kodea gehitu zitzaion. Paul Tsuchido Shewk 2003ko abenduan idatzi zuen iragazki hori, komunitateko kideen iradokizunak gehituta, galderen formatua sendotze aldera. Izena General Import Format Technology (Inportazio Formatu Orokorrerako Teknologia) delakoaren laburdura da: GIFT.

GIFT dokumentazioa, Paul Tsuchido Shew, 2004ko urtarrilak 13.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English