"Aiken" formatuko fitxategiak inportatu

"Aiken" formatua aukera anitzeko galderak sortzeko oso modu sinplea da, formatu argi eta ulerterraza erabilita. Hona hemen adibide bat:

Zein da galdera honen erantzun zuzena?
A. Hau izango al da?
B. Edo agian beste hori?
C. Hori izango da, nonbait!
D. Honek behar du izan!
ANSWER: D

Zein LMS-k ditu galdetegiak inportatzeko formatu gehien?
A) Moodle-k
B) ATutor-ek
C) Claroline-k
D) Blackboard-ek
E) WebCT-ek
F) Ilias-ek
ANSWER: A

ADI!:

Galdera osoak lerro berean egon behar du.

Erantzun posible bakoitzak beste lerro batean hasi behar du, hasieran hizkia eta puntua duela  '.' , edota parentesia  ')', eta ondoren espazio bat.

Erantzun zuzena duen lerroak jarraian behar du egon, "ANSWER:" hasiera duela eta gero erantzun zuzenaren hasierako hizkia agertuz.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English